Iraungitze data gainditu duen produktu bat jan dezaket? Baina etiketan lehentasunezko kontsumoa dela dio… Berdina da, ezta? Edo, iraungitze data gainditu duten produktuak jan ditzakegu hala ere? Zeintzuk dira produktu horiek? Baina berdin dio, argi baldin ez badugu, zaborrara botatzen ditugu eta listo… Eta honela, denon artean 1300 milioi tona botatzen ditugu zaborrara.

Ba beno, oraingoan post honekin gure munduari  lagundu nahi diogu apur bat, eta gai honek argituko ditugu.

Iraungitze datak, janari batek hori gainditzen duenean ezin dezakegula kontsumitu adierazten du. Iraungitze data erabiltzen da, data hori gainditzean bakterio patogenoak (gaixotasunak eragiten dituzten bakterioak) sortu ditzaketen produktuekin. Janari edo produktu honek haragi, arrain, prestatutako platerrak, etabarrekoak dira. Eta zer egin dezakegu produktuak ez zahartzeko gure hozkailuetan? Praktika on bat, izoztea izango litzateke iraungitze data ailegatu baino lehen. Baina kontuan eduki behar dugu ez daitela aurretik izoztu eta desizozterakoan ahalik eta lehen kontsumitu behar ditugula.  Eta gogoan hartu desizozteko modurik onena hozkailuan egitea edo zuzenean sukaltzea dela!

Beste aldetik lehentasunezko kontsumoa dugu… Honekin elikagai industriak adierazten, eta bermatzen, digutena produktuak bere ezaugarri  organoleptikoak (usaina, kolorea, saporea, eta egitura) mantenduko dituztela da data hura ailegatu arte. Eta hemendik aurrera zer gertatzen da? Produktua beldur barik kontsumitu dezakegu, baina hori bai kolore, saporea, edo besterik galdu dituela gertatu daiteke.  Produktu honek ur gitxi dituztenak dira: zerealak, pastak, olioa, egoskariak, esterilizatutako produktuak, etabarrekoak dira.

Gai hau pixka bat argitzea espero dugu, eta honetaz idazten segituko dugu baita. Baina dudaren bat baldin baduzue  galdetu egizue!!!

 

Laura Moya Torvisco